XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Isidro Anaiak konfesio on bat egin ta bere anima Jainkoaren eskuetan utzi ondoan, agintza auxe egin zion Jainkoari: Aldez edo moldez askatuko dut atxillo dagoen mixiolaria, eta emaitza oekin ori iristen ezpadut, nerau geldituko naiz atxillo aren ordez.

Orra or napartarr, Nolasko berria! Baiña Jainkoak Anai Kaputxino gorputzez txiki baiña animaz andi orren eskaintza utsa askietsi zuen.

Gorabera andiko gauzak zerabiltzan orduan esku artean, eta argatik nonbait etzuen Jainkoak nai izan, lapurren menpean geldi zedin.

Bearbada eginkizun andiagotarako gorderik dauka gure anai ori, eta orduan emandako itza bete dezaion eskatuko dio noizpait agian.

Ez litzake bat ere arritzekoa izango; ainbesteko galbidetan sartua dago beti Kansu-ko misiolaria, eta nork daki, Sanxelipu-ko ondamenaren ondotik ondamen andiago ta odoltsuagoak ez ote diran etorriko? Misioak orduantxe bearko ditu Isidro Anaiaren antzeko lagunak.

Bazijoazen beraz gure gizonak beren emaitzekin, eta Singkiajo-ko aldapa andira iritxi ziran.

Egun bereartan (Azaroaren 14'an) nai zuketen lapurrekin izketatu.